XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Iracurri, icusi ta entzuten daben guztija, bere atseguiñetara zuzenduten dau.

Icasten daguanian, jocuan, ibilten, jolasian, mayan, gabian irazarric daguan aldijetan, egunezco zereguiñetan, bacartadian, lagun-artian eta Eleixan bertan, altaren oiñian bere, loiqueritsua, onic onenian bere pecatua goguan dabela dago.

¡Gauza bildurgarrija!.

Griña onec oquerreri guztijetara eruaten dau: Diru asco biar daben leguez, eruaten dau marroquerijara (tranpara), ostutera, lapurretara, ta bidebagaquerira.

Azartasuna ta arroquerija dira loiquerijaren seme bidezcuac: mutillac galduten dau bere lautasuna, ta nescatilliac isten dau bere edertasun eta moduzcotasuna: lotsabagaquerija, zantarquerija ta labanqueri edo liquisquerija dira loiquerijaren izen bardiñac Jaungoicoric eztala diñuen orren artetic, bat ezta errez izango loiquerija bacoric.

Dongaro eguiten diran conpesiñoe ta comuniñoric gueyenac loiquerijatic datoz.

Loiquerijac mundua guztijarentzaco eguiten dau gizona donga.

Loiquerijac salduten dau adisquidia, senarra, emaztia, aita, bizitza guztico gordetzallia....

Adisquidetasuna, entzuteona, ziñ edo juramentua, erlejiñua, sendi edo pamelija... guztija urratuten dau, dana osticopetuten dau loiquerijac.

Otsoquerija, salduquerija, gach-bide ta lotsariric gueyenac loiquerijatic datoz.

Odolezco errecac, basazco ibayaquin nastauric, daruaz bere ondoren loiquerijac.